Animazioko luzemetraiak
OLENTZERO ETA AMILAREN SEKRETUA
2015eko produkzioa
Amila 9 urteko neskatoa da eta jaio zenetik osasun arazo batzuk izan ditu, baina azkenaldiko zorabioek eta buruko minek ospitaleratu egin dute, oraingo honetan luzerako doa. Ospitalean bere lagunik onenak ditu: Fede eta Mai. Noizbehinka etortzen dira ospitalera, Fedek fisioterapia saioak jaso ditzan, bere osteogenesi inperfektua dela-eta. Federen arreba da Mai eta beti dago bere alboan. Laugarren laguna Tximas da. Hezur-muinaren transplantea egiteko zain dago, leuzemia baitauka. Ospitaleko egunak oso luzeak eta gogaikarriak dira, baina, gure lagunek beti aurkitzen dute dibertsioa Lorentzoren laguntzarekin, mantentze-lanetako arduradunarekin.
Mundu mitologikoan aldaketak ari dira gertatzen. Tasuri gaiztoak, izaki guztien jainkosa den Mariri boterea kendu nahi dio. Horretarako, plan maltzur bat dauka: urrezko orraziaren jabe egitea. Altxor hori azken lamiari dagokio, Amilari. Intza lamiaren eta gizaki baten alaba da berau, 10 urte betetzear dago. Tasurik badaki orraziaren jabe egiten bada, boteretsuenetan boteretsuena bilakatuko dela eta Marik berak ere ezin izango duela gelditu.
Marik, badauka Tasuriren planen berri eta bizidunen munduarekin harremanetan jartzen da, laguntza eske. Lorentzo da bertako kontaktua. Baina, Tasuri aurreratu egin zaio: Mikelats bidali du Amila bahitzera, bere kutun zaindariagatik ezagutu du, izaki berezien bereizgarri bat.
Dena den, zerbait arraroa gertatu da: Mai eraman dute. Lorentzok une hori aprobetxatzen du Amilari egia guztia kontatzeko. Baina, zergatik Mai? Amilak kontatzen die bere kutuna oparitu ziola Mairi, frogen erantzunekin arduratuta zegoelako.
Une horretatik aurrera, Olentzero, Amila, Fede eta Tximas mundu mitologikoan barneratuko dira Mairen bila, baina, baita urrezko orraziaren bila ere, horrela, Amila azkenengo lamia bilakatuz, lurra eta pertsonai mitologikoen mundua salbatzeko.
Fitxa teknikoa
- Ekoizleak: Baleuko, Talape eta Draftoon
- Iraupena: 62 min
- Hizkuntza: Euskera
- Generoa: Fantastiko eta abenturazkoa
- Zuzendaria: Gorka Vázquez
- Gidoilaria: Xegundo Altolagirre, Gorka Vázquez, Roberto Alfaro
- Ekoizlea: Karmelo Vivanco, Santiago O'Shea, Pablo Spurchisi, Daniel Seletti
- Ekoizle exekutiboa: Jone Landaluze
- Salmentak: Jone Landaluze
- Argazki Zuzendaria: Santiago O´Shea
- Produkzio Zuzendaria: Jone Landaluze
- Animazio Zuzendaria: Iker Alvarez
- Teknikari Zuzendaria: Mikel Donés
- Arte Zuzendaria: Patxi Pelaez
- Musika: J.R. Gutierrez
- Produkzio laguntzailea: Maite Arroita, Glenda Noville
- Publikoa: Familia osoarentzat