Dokumentalak
IRAGARRITAKO KOLPE BATEN KRONIKA
ETB-2k astelehen gauean, hilak 18, estreinatzen du Crónica de un golpe anunciado dokumentala, 1936ko uztailaren 18an Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen gertatu ziren gertakariei buruzkoa, Gerra Zibila eta ondoren erregimen frankista sortu zituen altxamendu militarraren data. Dokumentalak ikuspegi ezberdinetatik aztertzen ditu giro sozial eta politikoa, baita ikuspegi gizatiarrago eta pertsonalagotik ere, lau hiriburuetan egun haiek nola bizi izan ziren.
Iragarritako kolpe baten kronika historiaren aldi giltzarri honetan murgiltzen da, lau historialariren analisiaren bidez: Javier Ugarte (Gasteiz), Angel Pascual (Iruñea), Mikel Aizpurua (Bilbo) eta Pedro Barruso (Donostia). Horiek altxamendu militarraren elementu deigarri eta garrantzitsuenen errepasoa egiten dute hainbat kokapenetatik (horietako asko harrigarriak dira, kontuan hartzen badugu eraikin horiek gaur egun zer diren, 75 urte geroago) eta lau adineko pertsonen testigantzatik, beldurrak eta ziurgabetasunak markatutako une haiek nola bizi izan zituzten kontatzen baitute.