Dokumentalak
ZABALAGA, EL JARDÍN DEL GENIO
2001eko produkzioa
Eduardo Chillida eskultore euskaldunak bere lanak publikoari aurkezteko aukeratu zuen lekua, horixe da erakusten diguna lan honek. Parkeak 12 hektarea ditu, bertan artistaren eskultura asko aurki genitzake, altzairuzko, alabastrozko zein granitozko lanak beste batzuen artea.
Chillida berak, bere jaioterrian hainbat urteetan zehar gordetako kolekzioa erakusten digu. Donostiatik 10 kilometrotara dagoen XVI. mendeko baserri zahar batean daude gordeta, hain zuzen, Hernaniko Zabalaga baserrian dagoen Chillida Leku museoan. "Zabalaga, jeinuaren lorategia" dokumentalaren irudiak artistaren hurbileko pertsonekin erakutsiko dira, hala nola, bere emazte Pialr Belzunce, seme Ignacio Chillida, Luis Peña Ganchegui eta Joaquín Montero arkitektuak, Hans Spider altzairugilea eta New York-eko Guggenheim museoko zuzendari ohia agertuko dira. XX. mendeko eskultore garrantzitsuaren irudiaren eta obren inguruko testigantzak biltzen dira.
Fitxa teknikoa
- Ekoizleak: Baleuko S.L.
- Iraupena: 50 min.
- Zuzendaria: Karmelo Vivanco