Dokumentalak
ALDANA 1980. ISILTASUN EZTANDA
2016.
Gaurkotasun handiko dokumentu historiko hau biktimen senideek sustatu dute, Alonsotegiko atentatu odoltsu hari buruz ezagutzen ez ditugun xehetasunen berri emateko. 'Aldana 1980. Isiltasun-eztanda' dokumentalak urte gogor horietako giltzarriak hobeto ulertzen laguntzen du.
Besteak beste, amorrua, ulertezintasuna eta zurztasuna sentiarazten ditu osaera bizkorreko ikus-entzunezko lan honek. Batzuetan, zaila egiten da kontakizun mingarria jarraitzea, Alonsotegiko eta Sodupeko lau herritar erail zituen atentatuaren egileek zigorrik jaso ez dutela jakinda. Bestalde, Jose Amedo Fouce komisarioak egun horietan izan zuen jokabide kezkagarria ere protagonista da dokumentalean.
Intrigaz eta suspensez betetako pieza zirraragarri honen bidez, 36 urte atzera egiten du Xabier Lapitz zuzendariak, galderak egiteko. Gertakariak berreraiki, eta inplikatu egiten da. Bai eta hunkitu ere.
Kazetaritza-kalitate handiko lan honek 40 gizon-emakumeren testigantzak biltzen ditu. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, 80ko hamarkadaren hasieran ospe handiko figurak ziren Carlos Garaikoetxea, Xabier Arzallus eta Txema Monteroren lekukotzak.
Xabier Lapitz kazetariak zuzendu du 60 minututik gorako ikerketa-lan hau. Dena den, dokumentaleko protagonistek eurek egiten dute kontakizuna, lehen pertsonan.
«Kontrolik gabeko talde parapolizial» batek egindako atentatuaren biktimen senideen hitzak eta sentimenduak jasotzen ditu, baita biktima izateko zorian egon ziren beste lekuko batzuena ere; Alonsotegi bertakoa zen Iñigo Urkullu lehendakariarena berarena, esaterako. Enkarterriko herritarrek auzolanean margotutako horma-irudia ere «isiltasun-eztanda» honen protagonista sinbolikoa da.
Fitxa teknikoa
- Ekoizleak: Baleuko eta ETB
- Iraupena: 68 minutu
- Hizkuntza: Euskara eta Gaztelera
- Estreinaldi data: 2016-01-18
- Zuzendaria: Iban Gonzalez
- Gidoilaria: Sonia Hernando, Iban Gonzalez
- Ekoizle exekutiboa: Idurre Cajaraville, Iñigo Camino
- Produkzioa: Sonia Hernando, Zuriñe Alvarez, Leire Bereikua, Gotzon Bareño
- Ideia originala: Iñigo Camino, Juantxu Larrinaga
- Irudia: Filmak Media, Senda
- Soinua: Filmak Media
- Muntaia: Asier Vera, Iban Gonzalez
- Postprodukzioa: Asier Vera
- Administrazioa: Koro Blazquez, Nekane Berasaluze
- Zuzendari laguntzailea: Josu Camino