Baleuko
  • EUS
  • CAS
  • ENG

baleuko@baleuko.com

94 466 86 10

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Vimeo
  • Instagram

  • Hasiera
  • Fikzioa
  • Telebista
  • Animazioa
    • Animazioko luzemetraiak
    • Animazioko serieak
  • Dokumentalak
  • Ekitaldiak
  • New Tech
  • Interpretazio zentruak
  • Nor gara
  • Kontaktua

Ekitaldiak

Hasiera / Ekitaldiak / DONT BE DUMMY 2017 - GAUR EGUN

DONT BE DUMMY 2017 - GAUR EGUN

Gidatze arduratsua, bide segurtasuna eta trafikio-istripuen prebentzioaren inguruan sentsibilizazioa bultzatzen duen ekitaldi ibiltaria da eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gaztei zuzenduta dago.

Dummy, 3Dn sortutako abatar elkarreragilea da ekitaldiko gidaria. Dummy Crash bat auto ekoizleek beren eredu berrien segutasuna probatzeko erabiltzen duten manikia da. Gure giza sendotasunera hurbiltzen den materialez sortua, hainbat egoeratan ordezkatzen gaitu.

Ekitaldian zehar Dummyk ondorio zehatz batera eramango dituen egoera eta emozio ezberdinak biziko ditu: Zuk ez duzu ordezkorik. Prebentzioa bukaera dramatikoak ekiditeko irizpide ukaezin gisa ageri da.

Gazteen artean gidatzeari lotutako arrisku jokaerak nagusi dira. Gauzak horrela, asko dira alkoholaren eraginpean gidatu dutela edo alkoholaren eraginpean gidatutako norbaiten autoan bidaiari izan direla adierazten duten gazteak. Alkohola eta gidatzea uztartzea oso arriskutusa da. Azken urteetan gainera, beste era bateko drogak gehitzen ari zaizkio bikote horri, haloa nola, Kalamua edo sintetikoak.

Berehalako belaunaldi hau, gainera, arrisku berrien aurrean aurkitzen da. Gidatzen ari garela testu bat idazteak, esaterako, 23 aldiz areagotzen du istripu-larria izateko arriskua. Oso datu kezkagarria gazteen %43k gidatzen duten bitartean "whatsapp" erabiltzen dutela aitortzen dutela kontuan hartzen badugu.

Don't be Dummy-k motorrezko ibilgailu baten gidari izateko zorian dauden, edo lagunekin batera ibilgailu batean bidaiari izango diren gazteak, errepideak dituen arriskuen inguruan eta aurretiaz har daitezkeen neurrien inguruan kontzientziatzeko beharrari erantzuten dio.

Ekitaldiaren edukiak:

1. Gazteak eta alkohola
2. Larrialdietako zerbitzuen audioa
3. trafiko istripuak
4. Bideojokoa
5. Zainketa Intentsiboetako Unitate mugikorrak eta anbulantziak parte hartzen duten istripuak
6. Ospitalea
7. Istripu baten ondorioak. Lesio motak
8. Hezur-muinetako lesioak
9. Trafiko-istripu baten biktima izan diren senitartekoen testigantzez osatutako bi bideo
10. Larrialdietako teknikaria
11. EAEn izandako trafiko-istripuen inguruko datuak

    Aurrekoa
    Hurrengoa
    • Fikzioa
    • Telebista
    • Animazioa
    • Dokumentalak
    • Ekitaldiak
    • New Tech
    • Interpretazio zentruak
    • Kontaktua
    • Abisu legala
    • Web mapa

    Askatasun Etorbidea, 23 baxua 48200 DURANGO (Bizkaia)

    94 466 86 10

    94 466 86 11

    baleuko@baleuko.com

    Baleuko, S.L.

    1993.urtean sortu zen Baleuko eta harez geroztik hainbat animazioko pelikulak, fikzioko pelikulak, dokumentalak, Telebista programak eta Komunikazioarekin erlazioa duten proiektuak ekoiztu ditu.

    Garapena dinamika

    Copyright © 2017 Baleuko. Eskubide guztiak erreserbatuta