Fikzioa
GERNIKA BAJO LAS BOMBAS
2012ko produkzioa
75 minutuko bi kapitulu dituen telebistako telesail bat da. Bertan, elkargurutzatzen diren hainbat istorio kontatzen dira, batzuk pertsonai erreal eta historikoak dira eta beste batzuk fikziozko pertsonaiak. Istorio ezberdinak, guztiak 1937ko apirilaren 26an Condor legioak burututako aireko bonbardaketak gogorrak markatutakoak.
Garai hartako Gernika erakusten duten kanpoko eszenak Oiartzun eta Hernani artean grabatu ziren. Bonbardaketan zeharreko eta bobardaketa osteako Gernikaren irudiak Burgoskko Castil de Carrias herrian hartutakoak dira. Barruko eszenak Miramar Jauregian (Von Richtofen eta lehendakariaren bulegoak), Aieteko Jauregian (kazetarien hotela) eta Villa Soroan (Londresko The Times egunkariaren egoitza) grabatu ziren.
Bizitza errealean oinarritutako pertsonaiak:
- Jose Antonio Agirre, Bigarren Errepublika egon zen lehen lehendakaria, Roberto Álvarez-ek antzeztua.
- George Steer, The Times egunkariko kazetaria, Marc Schardan-ek antzeztua.
- Mola Jenerala, Ipar Ejerzitoko operazioak zuzendu zituena, Antonio Dechent-ek antzeztua.
- Wolfram von Richthofen, Condor Legioa zuzendu zuen aleman militarra.
Aktoreen zerreda: Reparto: Marc Clotet, Aitor Mazo, Lander Otaola, Teresa Calo, Egoitz Sánchez, Sara Casasnovas, Roberto Álvarez, Antonio Dechent, Pep Tosar, Ramón Barea...
Fitxa teknikoa
- Ekoizleak: Baleuko S.L., Erpin 360º, Vértice Cine
- Iraupena: 170 min.
- Hizkuntza: Gaztelania
- Generoa: Drama. Telebista miniseriea
- Zuzendaria: Luis MarÃas
- Gidoilaria: Luis MarÃas
- Argazki Zuzendaria: Pau Monrà s
- Musika: José Ramón Gutiérrez