Telebista
Pilotari
Telesaila, 26x60', astean bein (2007-2008)
Euskarazko telesaila da, Baleukok eta Euskal Telebistak 2007an ekoiztutakoa. Protagonista Julen Gortari pilotaria da, eta haren inguruko gorabeherak kontatzen ditu. 2 denboralditan zehar guztira 26 kapitulu ditu.
Julen Gortari 25 urte inguruko pilotaria da. Duela bost urte, Venezuelara joan zen pilota-txapelketa batetara, baina itzulerakoan norbaitek droga sartu zion, eta horregatik kartzelan pasatzen ditu bost urte, eta bertan El Vasco ezagutzen du, kartzelan dagoen beste euskaldun bat eta lagunak egiten dira. Halako batean, Julenek gutun-azal bat jasotzen du eta bertan sekulako dirutza ere bai, horrela Euskal Herrira itzultzeko aukera izaten du. El Vascorekin zorretan dagoenez, Jox, bere semea aurkituko duela hitz emango dio, zeren Joxek ez baitu harremanik izan nahi bere aitarekin.
Julenek pilotan hasi nahiko du, baina hori burutzeko ez du lan errazik izango. Alde batetik, Gerriko enpresako Xabier Markinez buruak Julen kontratatuko du, baina baldintza batekin; partiduak galtzen baditu kaleratzekotan. Bestalde, Julenen Gerrikoko aurkari nagusia Mikel Markinez, Ainhoaren neba izango da. Julen gorrotatu egingo du eta ahal duen guztia egingo du Julen Gerrikotik kaleratzeko, Martzial bere aitonaren laguntzarekin.
Egun batean, dei misteriotsu bat jasoko du Julenek, non esaten dioten Eneko aurkitu behar duela, Venezuelara berarekin joan zen taldeko pilotaria. Horretarako Gorkaren laguntza jasoko du Julenek. Gorka Julenen laguna izango da, eta asko lagunduko dio Juleni bere ikerketan, eta bien artean Eneko ere aurkituko dute. Baina, Enekok ezer esaterako norbaitek hil egingo du.
Fitxa teknikoa
- Ekoizleak: Baleuko S.L.
- Iraupena: 50-60 min.
- Hizkuntza: Euskara
- Generoa: Drama
- Emisio eguna: 2007-09-23
- Telebista Kanala: Eitb 1
- Web Orria: https://primeran.eus/s/pilotari-1