Telebista
GASTRONOMADAK
Egoitz Txurruka eta Javi Rivero Euskal Herrian zehar ibiliko dira, uda honetan, errezeten bila.
Herri bakoitzean hiru bikotek hartuko dute parte, eta Javi Riverok prestatutako platerak probatu beharko dituzte itsu-itsuan, eta, ondoren, platerak errepikatzen saiatu. Horretarako, denbora eta baliabide mugatuak izango dituzte. Lehiaketaz gain, atal bakoitzean Rivero ikusiko dugu plater horiek prestatzen, prestaketaren xehetasun guztiak erakusten.
Egoitz Txurrukak eta Javi Riverok berak lehen plateraren dastatze itsua eskainiko diete lehiakideei. Parte-hartzaileek zaporeak eta testurak identifikatu beharko dituzte, horiek birsortzeko behar diren osagaiak asmatzeko. Lehenengo fase honetan, bikoteetako bat kanporatuta geratuko da.
Azken fasean gainerako bi bikoteak izango dira aurrez aurre. Oraingoan ere, itsu-itsuan dastatuko dute platera, baina kontrako bikoteak erabakiko du zein kidek egingo duen dastaketa eta zein osagai prestatuko dituen.
Fitxa teknikoa
- Estreinaldi data: 2023-07-09
- Web Orria: https://www.eitb.eus/eu/nahieran/gastronomia/gastronomadak/5695/