Telebista
SORGINTXULO
2015.
Hiru pertsonaia dira 'Sorgintxulo' saioaren gidariak, zein baino zein xelebreagoa: Zuri sorgin alaia, zuzena eta gozoa da; Tor Magoa apur bat baldarra da, baina denetarik daki; eta Gorritxo galtzagorri jostalari eta bihurriak, etxeko txikienak bereganatu ditu.
Zuriñe Hidalgo Hesian musika taldeko eta ETB1eko 'A Ze Banda!' saioko epaileak gorpuzten du Zuri; eta Aitor Bilbaok, Tor Mago ezagunak, bere trikimailu eta magia guztia erakusten digu bertan.
Ume eta gaztetxoentzako eduki moderno eta erakargarriak eskaintzen ditu 'Sorgintxulo' saioak, eta gai piloa jorratzen ditu; hezitzaileak asko (zientziari, osasunari eta euskal ondareari lekua egingo dio), baina ez dira falta umorea, lehiaketak, jokoak, marrazki bizidunak, magia...
Marrazki bizidunen artean, 'Doraemon', 'Banana Cabana', 'Gumballen Mundu Harrigarria', 'Aita-amabitxi Magikoak' eta 'Shaun Arditxoa' ditu ikusgai bertan.
'Sorgintxulo' saioa eta saioaren pertsonaia nagusiak hobeto ezagutu nahi izanez gero, eskuragarri dago 'Sorgintxulo' liburuxka.
Egunak umore onez hasi nahi badituzu, ez galdu 'Sorgintxulo', goizero, ETB1en!
Sorgintxuloren liburua eskuratzeko, sartu hemen!
Informazio eta bideo gehiago, Sorgintxuloren web orrian!
Fitxa teknikoa
- Ekoizleak: Baleuko eta EITB
- Iraupena: 2 ordu
- Hizkuntza: Euskera
- Estreinaldi data: 2015-01-12
- Generoa: Magazine
- Telebista Kanala: ETB1, ETB3
- Emisio ordua: 07:00 - 09:00
- Publikoa: Haur eta gaztetxoentzat